Joan den igandean haur eta gaztetxoentzako mendi ibilaldia egin zuen Lagun Onak mendi bazkunak. Pasaiatik irten eta Donostiara arteko mendi ibilaldian 65 lagunek parte hartu zuten. Azpeititik Pasaiara autobusez joan ziren mendizaleak, Pasaiako badia itsasontziz zeharkatu, eta oinez, Ulia menditik barrena, Donostiarako bidea egin zuten.