90 urte beteko dira bihar, uztailak 18, Espainiako gerra hasi zela. Data seinalatu horri lotuta, Eusko Gudarosteaz hitzaldia eskaini zuen atzo Iñaki Goiogana Sabino Arana fundazioko historialariak Basazabal jauregian, Munoandi elkarteak antolatuta.
Gerra hasi berritan sortu zuten, Loiolan, Eusko Gudarostea, eta haren inguruan mintzatu zen Goiogana aretoan bildu ziren dozena bat herritarren aurrean. Hain zuzen, 2023az geroztik Loiolan dago boluntarioz osatutako gudaroste haren oroimenezko gune museografikoa.