Meza eta hamaiketakoa egingo dituzte asteazkenean Magdalenan

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 19a

Magdalenako baseliza.

Uztailaren 22a Magdalena eguna da, eta festa egun hori ospatzeko, 11:00etan elizkizuna eskainiko du Joxe Eguzkitza Azpeitiko erretoreak, Magdalenako baselizan. Meza bukatutakoan, hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren herritarrek.

Datorren asteazkenean, uztailaren 22an, Magdalena eguna izanik, meza eta hamaiketakoa egingo dituzte Magdalena auzoko baselizan. 11:00etan hasita, elizkizuna gidatuko du Joxe Eguzkitza Azpeitiko erretoreak, organoa Jose Luis Frantzesenak joko du eta Parrrokiako abesbatzak abestuko du. Meza bukatutakoan, ospakizun goiza borobiltzeko, hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide