Goiz partean baltsak eta arratsaldean jolasak izan dituzte Gaztetxearen 21. urteurrenean

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 19a

Urteroko ekintzez gainera, berriak ere izan dituzte Azpeitiko Gaztetxearen 21. urteurrenean. Berrikuntzetako bat plazan egin dituzten jolasak izan dira. Goiz partean baltsen jaitsiera egin ondoren, Gaztetxean bazkaldu, eta gazteak herriko plazan elkartu ziren jolasean ibiltzeko.

Joan den ostegunean hasi zituzten Azpeitiko Gaztetxearen 21. urteurreneko ekintzak, eta atzo gauera bitartean izan zituzten ospakizunak. Berrikuntzekin antolatu dute aurtengo egitaraua, eta horietako bat atzo arratsaldean plazan egin zituzten jolasak izan ziren. Goiz partean baltsa erakustaldia eta hamaiketakoa egin zituzten. Ondoren, bazkaltzeko Gaztetxean bildu ziren. Bazkalostean futbito txapelketako eta baltsa jaitsierako sariak banatu zituzten. Arratsaldean, berriz, plazan elkartuta hainbat jolasetan ibili ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide