Hit Bound eta Sekule taldeek girotu dute Perez Arregi plaza

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 19a

Hit Bound taldekoak atzo kontzertuan, Perez Arregi plazan. (Ixidro Arrieta)

Atzo arratsaldetik gauera artean, reggae eta rock estiloko musika zuzenean entzuteko aukera izan zen Perez Arregi plazan, Hit Bound eta Sekule taldeekin.

Hit Bound eta Sekule taldeek kontzertu bana eskaini zuten atzo arratsaldetik iluntzera bitartean, Perez Arregi plazan; 19:00ak pasatxoan hasi zen lehen kontzertua. 70eko eta 80ko hamarkadetako roots reggae jamaikarraren doinuekin  nahiz rock estiloko musikarekin gozatzeko aukera izan zuten atzo kontzertuetara bildutakoek.


Sekule taldekoak kontzertuan, atzo Perez Arregi plazan. (Ixidro Arrieta)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide