Herritarrek odola emateko aukera izango dute etzi Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak uztaileko hitzordua jarri baitu asteazkenerako. Horrenbestez, odola atera nahi duten herritarrek 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean).
Odola eman nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute nahitaez, Internet bidez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Herritarrei odola ematera animatzeko deia egin diete elkarteko kideek.