Haur nahiz helduentzako bi esperientziaz gozatzeko aukera izan da asteburuan Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta. Larunbatean Zestoako Agiretako ur-jauzira irteera egin zuten Lauiturri garbitokitik abiatu eta Goltzibar errekaren ibilguari segika, Ura agentziarekin lankidetzan. Igandean, berriz, Ibai Ugarte biologoak gidatuta Ekoetxetik Loiola aldera oinez joan ziren parte hartzaileak txorien kantuak ezagutzera. Kantuen bidez txoriak identifikatzen ikasi zuten ekintzan parte hartu zutenek.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)