Eskualdetik Arrasatera antolatu duten autobus zerbitzuaz informatzeko bilera egingo dute etzi

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 21a

Mondragon Unibertsitatea. (Ondoan)

Ikasturte berrian Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik eta Zumaiatik Arrasatera (Gipuzkoa) joateko autobusa antolatu dute, eta zerbitzu horren erabiltzaile izan nahi dutenei zuzendutako bilera egingo dute Azpeitiko Baigera aretoan.

Irailetik aurrera, Urola Kostatik Arrasatera (Gipuzkoa) joateko autobus zerbitzua martxan jarri nahi dute hainbat herritarrek, eta zerbitzu horri buruzko informazioa zabaltzeko bilera antolatu dute etzirako, osteguna. Azpeitiko Baigera aretoan egingo dute bilera, 18:00etan.

Zerbitzua antolatzeko asmoa dutenek azaldu dutenez, autobusa Zumaiatik abiatuko da, eta Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo ditu geldialdiak; egunero egingo du bidaia autobusak, goizeko ordutegian. Bilera erabiltzaile izan nahi dutenei zuzendutakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide