Julen Eizagirrek brontzezko domina eskuratu du Espainiako Txapelketan

Julene Frantzesena 2026ko uztailaren 21a

Julen Eizagirre brontzeko domina lepotik zintzilik duela, Las Palmasen. (Izarraitz igeri elkartea)

Infantil mailako igerilarien txapelketa Kanaria Handiko Las Palmas hirian izan zen asteburuan, eta Izarraitz igeri elkarteko bost lagunek parte hartu zuten txapelketan. Esperientzia bikaina bizitzeaz gain, marka bikainak erdietsita itzuli dira horiek etxera. Eizagirrek 50 metro libre proban lortu du domina.

Infantil mailako igerilarien Espainiako Txapelketa izan zen asteburuan Kanaria Handiko Las Palmas hirian, eta Izarraitz igeri elkarteko bost igerilarik parte hartu dute lehian: Julen Eizagirrek, Martin Agirrezabalagak, Malen Ezamak, Janis Altunak eta Inge Kabuek.

Esperientzia bikaina bizitzeaz gain, marka bikainak erdietsita itzuli dira horiek etxera; izan ere, lan bikaina osatu dute denek. Nabarmentzekoa da Julen Eizagirrek lortutako domina. Hark brontzeko domina eskuratu zuen 50 metro libre finalean, eta gainera, Euskadiko 14 urtekoen markarik onena ere lortu zuen proba 25 segundo eta milesimatan eginda. 

Honako emaitza hauek lortu dituzte Izarraitzekoek Espainiako Txapelketan:

  • Julen Eizagirre

    • 50 metro libre:
      • Goizean: bosgarren 25.64 denborarekin eta finalerako txartela.
      • Finalean: 25.22 denbora eta Euskadiko 14 urtekoen marka onena.

    • 400 metro libre:
      • Goizean: 4:19.35 denborarekin bosgarren, eta finalerako txartela.
      • Finalean: 4:15.16 denborarekin bosgarren eta klubeko 14 urtekoen errekorra.

    • 200 metro libre:
      • Goizean: 2:00.23 denborarekin laugarren eta finalerako txartela.
      • Finalean: 1:59.35 denborarekin bosgarren eta Euskadiko 14 urtekoen markarik onena.

    • 100 metro libre:
      • Goizean: 55.18 denborarekin hirugarren eta finalerako txartela.
      • Finalean: 54.59 denborarekin laugarren, Euskadiko 14 urtekoen markarik onena eta klubeko errekor absolutua. 

    • 50 metro bizkarrez: 
        • 30.31 denborarekin, 17. postua.

  • Martin Agirrezabalaga

    • 200 metro lau estiloak:
      • 2:23.32 denborarekin, 13. postua eta klubeko 14 urtekoen errekorra.

    • 400 metro lau estiloak:
      • 5:05.43 denborarekin, 14. postua eta klubeko 14 urtekoen errekorra.
    • 50 metro bular:
      • 33.71 denborarekin, 24. postua.
    • 50 metro libre:
      • 26.40 denborarekin, 17. postua.

    • 100 metro bularrez:
      • 1:16.05 denborarekin, 39. postua.

  • Malen Ezama

    • 200 metro bizkarrez:
      • Goizean: 2:26.33 denborarekin, zazpigarren eta finalerako txartela.
      • Finalean: 2:27.37 denborarekin, zortzigarren.
    • 50 metro tximeleta:
      • 30.49 denborarekin, 33. postua.

    • 100 metro bizkarrez:
      • 1:10:32 denborarekin, 24. postua.

    • 50 metro bizkarrez:
      • 32.13 denborarekin, 15. postua.

  • Janis Altuna

    • 200 metro bizkarrez:
      • 2:32.29 denborarekin, 13. postua.

    • 100 metro bizkarrez:
      • 1:11.69 denborarekin, 19. postua.
  • Inge Kabue

    • 50 metro bularrez:
      • 36.74 denborarekin, 30. postua.

Erreleboetan 4x100 metro lau estiloetan aritu ziren: 4,28.86 denborarekin, 25. postua eskuratu zuten. Ezama aritu zen bizkarrez, Kabue aritu zen bularrez, Eizagirre tximeletan eta Agirrezabalaga krolen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide