Urtearen lehen seihilekoan aurreneko egonaldiak egin ondotik, Kulturaz kooperatibak jakinarazi du zein taldek eta norbanakok egingo dituzten urteko bigarren deialdiko egonaldiak. Zortzi norbanako eta talde hautatu ditu Kulturazek hitzaren, gorputzaren, soinuaren eta irudiaren eremuko proiektuak gauzatzeko, eta horiek irailaren hasieratik 2027ko urtarrilaren bukaerara arte egin ahalko dute egonaldia.
Besteren artean, egoanldi osoak eta sinpleak egingo dituzte antzerkiaren, musikaren, dantzaren, poesiaren nahiz arte plastikoen arloetako sortzaile hainbatek. Egonaldi osoa egingo dute lau proiekturen sortzaileek: Ibil bedi taldeko Areta Senosiainek, Javier Larrañetak, Ibai Osinagak, Eder Escalerak eta Amets Arangurenek; Aitzol Villahoz, Ismael Munuera eta Ziggy Dochery Nik bakarrik, berriz antzerkiaren sortzaileek; Zuritu kolektiboko Maite Gandiak, Oier Agirrek eta Alvaro Gonzalez de Arrietak; eta Hamaika demonixo, hamaika erremedixo collage sortaren egile Ainhoa Aldazabalek.
Bestalde, egonaldi sinplea egingo dute Aitaren hauspoa antzezlanaren sortzaileek, Ez da entzuten SL-ko Sua Enparantzak, Xabi Solanok, Ximun Fuchek eta Mikel Lizarribarrek; Barraskiloaren frekuentzia antzerki obraren sortzaile Garazi San Martinek eta Samuel Quel-ek; Ispilua zeharkatuz lanaren egile Ainhoa Alberdi dantzariak; eta Uxue Ruiz de Arkaute Engaiamendu sormen prozesuaren sustatzaileak.