Altxa Lili queer pertsonak biltzen dituen kolektibo artistikoak emanaldia eskaini zuen joan den larunbat iluntzean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Agertokira igo zenetako bat Alex Artzelus azpeitiarra izan zen. Musikak, kantuak, bakarrizketak, dantzak eta abarrek osatutako ikuskizuna eskaini zuten Altxa Lilikoek Sanagustinen bildutako jendearen aurrean, eta Ilazki Albizuri eta Maite Bereziartua herritarrek ere parte hartu zuten emanaldian.
(Argazkiak: Garazi Arregi)