Bihar goizean itxita egongo da Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi auzoa lotzen dituen pasabidea

Ane Olaizola 2026ko uztailaren 22a

Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi auzoa lotzen dituen lurpeko pasabideko lanak. (Azpeitiko Udala)

Azpeitiko Udalak duela bi aste hasitako eraberritze lanen barruan, sabaia margotu behar dutelako itxiko dute lurpeko oinezkoen pasabidea. 07:00etan hasiko dira margotzen, eta amaitu bezain pronto zabalduko dute berriz bidea. 

Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi auzoa lotzen dituen lurpeko pasabidea bihar goizean itxita egongo dela jakinarazi du Azpeitiko Udalak, duela bi aste hasitako eraberritze lanen barruan, sabaia margotu behar dutelako. 

Udalak adierazi duenez, langileak 07:00etan hasiko dira lanean. Beraz, orduan itxiko dute oinezkoen bidea, eta beharginek "sabaia margotu bezain laster" zabalduko dute, atzera, pasabide hori. 

Azpeitiko Udalaren arabera, duela bi aste hasitako lanak amaitzear daude. Horien bidez, pasabidea txukuntzea eta argitzea nahi izan ditu erakundeak, eta horretarako hainbat esku hartze egin ditu: lurpeko pasabidera jaisteko arrapaletako paretetan dauden baldosatxoak kendu, hormak leundu eta margotu. Pasabideko sabaian, berriz, argitasuna irabazteko balioko duten plakak jarriko dituzte. Pasabidean dauden horma irudiak bere horretan utziko dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide