Uztailaren 22an Magdalena eguna izan ohi da, eta, hori horrela, meza eta hamaiketakoa egin dituzte gaur, Magdalena auzoko baselizan. 11:00etan hasita, Joxe Eguzkitza Azpeitiko erretoreak gidatu du elizkizuna, Jose Luis Frantzesenak jo du organoa eta Parrokiako abesbatzak hainbat kantu abestu ditu; besteak beste, San Ignazioren martxa. Hainbat herritar bertaratu dira elizkizunera, eta meza bukatutakoan, ospakizun goiza borobiltzeko, hamaiketakoaz gozatu ahal izan dute han bildutakoek.