Gaur hasi eta abuztuaren 28ra bitartean hondakin guztien bilketa, baita hondakin komertzialena ere, goizez egingo dute Urola Erdiko Mankomunitatekoek. Hondakinak biltzeaz arduratzen den erakundeak zehaztu duenez, 10:00etan hasiko dute hondakinen bilketa.