Abuztuaren 12an, asteazkena, eguzki eklipse osoa izango da, eta gertaera astronomikoa begiak babestuta ikusi ahal izateko beharrezkoak diren betaurrekoak herritarren eskura jarri ditu Azpeitiko Ekoetxeak. Ordu gutxiren barruan, ordea, betaurrekorik gabe gelditu dira Ekoetxean, izan duten eskaera zaparradaren ondorioz.
Betaurrekoen erreserba egin dutenek, nahi dutenean Ekoetxean jasotzeko aukera izango dutela zehaztu du Azpeitiko Ekoetxeak.