Festa giroan bukatu dituzte udal udalekuak

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 24a

Pasai txarangak lagunduta, kalejira egin dute udal udalekuetan parte hartu duten haurrek. Modu horretan agurtu dituzte aurtengo udalekuak.

Udal udalekuetan ibili diren haurrek gaur izan dute azken eguna. Hainbat eta hainbat une partekatu dituzte udaleku horietan parte hartu duten haurrek azken asteetan, eta gaur, festan borobildu dute udalekuetako azken eguna. Pasai txarangak lagunduta, Alde Zaharrean zehar kalejira egin dute haurrek eta begiraleek, eta dantzatzeko nahiz kantatzeko tartea ere hartu dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide