Udal ordezkariek ezohiko udalbatzarra egingo dute bihar, asteartearekin. 19:00etan egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat puntu jorratuko dituzte; besteak beste, udalaren lanpostu zerrendei lotutako kontuak.
Hona hemen gai zerrenda:
- 2026ko uztailaren 7an egindako udalbatzarraren akta onartzea.
- Informaziorako barne sistema ezartzea, informaziorako barne sistemaren politika eta informazioaren kudeaketa protokoloa onartzea nahiz informaziorako barne sistemaren arduraduna izendatzea.
- Azpeitiko udalerriko herribideen inbentarioa:
- Agirregoikoa Miranda (Muno) bidearen, Elosiaga auzoa, izaera juridikoa zehazteko ikerketa espedientearen ebazpena.
- Gaztañadizabal bidearen egoera zehazteko ikerketa espedientearen ebazpena.
- Udalbatzak 2026ko maiatzaren 5ean onartu zuen udalaren lanpostu zerrenda aldatzearen inguruan aurkeztutako berraztertze errekurtsoa.
- Udalaren lanpostu zerrendaren aldaketa onartzea:
- Lanpostu berriak sortzea eta dagozkien hizkuntza eskakizunak ezartzea.
- Udaleko lanpostuen zerrendan 86 kodearekin jasotako balioaniztun elektrikari 1. ofiziala eta 71 kodearekin kirol patronatuko mantenuko ofiziala lanpostuetan 'ezabatzera' jartzea onartzea.
- Udaleko lanpostu zerrendan 72 kodea duen zerbitzu koordinatzaile lanpostuaren baldintzak onartzea.
- Lanpostu jakin batzuen ordainsari egokitzapenen onarpena, lanpostuen balorazioaren ondorioz.
- Nerea Gago Rezolak aurkeztutako eskaera: Deustuko Unibertsitatean irakasle jarduera egiteko bateragarritasuna aitortzea.