Nazioarteko kriket jokalarien topaleku izan beharrean, bertako jokalarien bilgunea izan da Goena

Aitziber Arzallus 2026ko uztailaren 26a

11:00etan hasita, kriket partidak bata bestearen atzetik eta ia etenik gabe jokatu dituzte Goenako zelaian. Berez Europako taldeen txapelketa egitekoak ziren gaur, baina iragarpenak eguraldi onik ez zuela agintzen eta, txapelketa hori bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek, eta horren ordez, inguruko herrietako kriket taldeak aritu dira nor baino nor

Europako hainbat herrialdetako eta Euskal Herriko hainbat lekutako dozenaka kriket jokalariren topagune izan behar zuen gaurkoan Goenako zelaiak. Europako taldeen kriket txapelketa jokatzekoak ziren berez, eta horretarako Frantziatik, Italiatik, Belgikatik eta beste leku batzuetatik taldeak etortzekoak. baina, azkenean, ezetz erabaki dute antolatzaileek, txapelketari Europako dimentsiorik ez ematea, astebururako eguraldi iragarpenak onak ez direlako. 

Horrenbestez, 11:00etan hasita, partidak bata bestearen atzetik eta ia etenik gabe jokatu dituzte Goenan, baina nazioarteko taldeak lehiatu beharrean, inguruko herrietakoak izan elkarren kontra aritu direnak. 

Behin gaurko txapelketa igarota, Azpeitiko txapelketari begira jarriko dira antolatzaileak. Datorren hilean jokatuko dute Azpeitiko proba, oraindik data zehaztu ez dute arren. Euskal Herriko, Espainiako zein Herrialde Katalanetako taldeak lehiatuko dira orduko horretan, Goenan bertan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, oraingoz, 21 talde daude izena emanda. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide