Gipuzkoako aizkorako lehen mailako txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Astigarragan. Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarrak irabazi du aurtengoan txapela, 29:17 denbora eginda. Bigarren, Eneko Otaño beizamarrak (32:42) egin du eta hirugarren Mikel Larrañaga azpeitiarrak (33:09).
Aurtengoarekin, Gipuzkoako lehen mailako laugarren txapela eskuratu du Txikia IV.ak: 2019an, 2023an eta 2024an lortu zituen beste hiru txapelak. Iaz, Otaño izan zen Gipuzkoako txapelduna, eta bigarren egin zuen Larrañagak.
Sailkapena:
- Julen Alberdi, 29:17,56.
- Eneko Otaño, 32:41,57.
- Mikel Larrañaga, 33:08,99.
- Arkaitz Etxebeste, 34:15,08.
- Xabier Zaldua, 35:19,45.
- Ugaitz Mugertza, 37:30.