Tenperatura altuak tarteko, aldaketak izango dira bihar hondakin komertzialen bilketan

Ihintza Elustondo 2026ko uztailaren 27a

Hondakinak, kalean.

Euskalmetek alerta laranja deitu du biharko tenperatura oso altuengatik. Langileak ordurik beroenetan kalean ibiltzea saihesteko, kartoiak 10:00etan bilduko dituzte Azpeitian eta Zestoan. 

Biharko, uztailaren 28rako, Euskalmetek alerta laranja deitu du tenperatura oso altuengatik. Hori dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak langileak babestu nahi ditu, eta aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan. Arrisku handiena dagoen orduetan biltzaileak kalean lanean ibiltzea saihesteko, kartoiak 10:00etan bilduko dituzte Azpeitian eta Zestoan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide