Lagun Onak mendi bazkunako kideak Europako mendietan izan ziren joan zen asteburuan; hau da, uztailaren 18an eta 19an. Aurten, 21 lagun animatu dira, eta eguraldi eguzkitsuak lagunduta, giro ederrean ibili dira. "Eguraldi bikaina izan genuen asteburu osoan zehar, eta erritmo onean ibili ginen", azaldu du mendi elkarteak.
Argazki gehiago ikusteko, bisitatu webgune hau.
(Argazkiak: Lagun Onak mendi bazkuna)