Hainbat udal zerbitzuren ordutegiek aldaketak izango dituzte edota egun batzutan itxita egongo dira. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegia bihartik irailaren 1era bitartean 09:00etatik 14:00etara artekoa izango da. Ordutegi horretatik kanpo izapideren bat egin nahi duenak, igerilekuan dagoen izapide elektronikoak egiteko gailuaren bidez egiteko aukera izango luke.
Azpeitiko Udal Liburutegia, berriz, abuztuaren 15era arte itxita egongo da. Hilaren 17tik 31ra udako ordutegia izango du liburutegiak, 08:30etik 14:00etara zabalduko dute. Irailaren 1etik aurrera itzuliko da ohiko ordutegira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara irekiz eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.
Estalitako sei kaleko igerilekua eta igerileku txikia ere abuztuaren 16ra arte itxita egongo dira, mantentze lanak egin behar dituztelako. Hala ere, egun horietan gimnasioa eta sauna erabilgarri izango dira.
Kiroldegia ere itxita izango da abuztuaren 9ra bitartean, eta abuztuko gainerako egunetan erabilgarri izango dira hango azpiegiturak, udako ordutegiarekin.