Elkar-ekinek deituta, Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, asteazkenez. Normalean, ostiralez egin ohi dute ekitaldia, baina San Inazio jaiak tarteko, aurreratu egin dute aste honetan hitzordua. Ohi bezala, Palestinarekin elkartasuna. Gerra inperialistarik ez lelopean egin dute elkarretaratzea, eta hainbat herritar bertaratu dira.