Abuztuko astegunetan ere izango da lurrun trenean ibiltzeko aukera

Julene Frantzesena

Lurrun trena museoaren atarian. (Euskotren)

Asteartetik ostiralera, 12:00etan eta 17:30ean aterako dira trenak. Azpeitia eta Lasao artean egingo dute ibilgailu horiek bidaia. Asteburuetan ere izango da trenean ibiltzeko aukera: larunbatetan 12:00etan eta 17:30ean; eta igandeetan nahzi jaiegunetan, 12:00etan.

Abuztua iristearekin, lurrun treneko bidaien eskaintza zabaldu du Euskotrenek kudeatzen duen Burdinbidearen Euskal Museoak. Hain zuzen ere, lurrun trenak Azpeitia eta Lasao artean ohi baino joan-etorri gehiago egingo ditu abuztuan.

Asteburuetan ez ezik, astegunetan ere izango da trenean ibiltzeko aukera: asteartetik ostiralera, 12:00etan eta 17:30ean aterako dira trenak museoko geltokitik. Horrez gain, eta ohiko gisan, zapatuetan eta igandeetan ere izango da trenean 4,5 kilometroko bidaia egiteko aukera: larunbatetan 12:00etan eta 17:30ean; eta igandeetan nahiz jaiegunetan, 12:00etan.

Trenean ibiltzeaz gain, Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu nahi dutenek asteartetik igandera, egunero izango dute horretarako aukera. Asteartetik zapatura 10:30etik 14:00etara nahiz 16:00etatik 19:30era izango da zabalik, eta igandeetan nahiz jaiegunetan –astelehenetan izan ezik–, 10:30etik 14:00etara.

Museoan trenbidearekin lotura duen Europako bildumarik onenetarikoa dago ikusgai. Denetariko ibilgailuak ikus daitezke han: lurrun tren makinak, automotorrak nahiz askotariko bagoiak. Gainera, Euskadiko makina-erremintako bilduma bat ere bada museoan, baita treneko uniforme eta tren erloju hainbat ere.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide