Errepide zati batzuk asfaltatzen hasiko dira gaur Sanjuandegin

Julene Frantzesena

Gaur asfaltatzen hasiko diren errepidearen zatia. (Julene Frantzesena)

Gaur hasiko dira epaitegiaren paretik igerilekuaren atarira arteko nahiz Salbe auzuneko 24. eta 25. zenbakiaren atzeko aldeko errepide zatiak asfaltatzen. Halaber, igerilekuaren ondoko oinezkoentzako zubiaren lurra ere txukunduko dute.

Azpeitiko Udalak abuztua baliatuko du Sanjuandegin hainbat errepide eta bide zati asfaltatzeko, eta gaur hasiko dira lan horiekin. Hain zuzen ere, epaitegiaren paretik igerilekuaren eraikinaren atarira arteko nahiz Salbe auzuneko 24. eta 25. zenbakien atzealdeko errepide zatiak asfaltatuko dituzte gaur eta bihar. 

Udalak azaldu duenez, lan horiek egiteko, igerilekuaren aurreko errepideko errei bat itxi beharko dute, eta ondorioz, trafikoa txandaka bideratuko dute zati horretan. Horrez gain, igerilekuaren ondoko oinezkoentzako zubiaren zorua asfaltatuko dutela ere jakinarazi du udalak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide