Loiolako Santutegia ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dituzte etzi eta zapatuan

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 4a

Loiolako Santutegia. (Nerea Uranga)

Herritarrek santutegia ikuspegi artistikotik nahiz espiritualetik ezagutzeko aukera izango dute. Bi bisitak 11:00etan hasiko dira, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Hitzorduetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. 

Loiolako Santutegia ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu Urola Turismoak etzi, ostegunez, eta larunbatean, abuztuaren 8an. Urola bailarako ondare historikoa ezagutzeko prestatutako bisiten barruan egingo dituzte datozen bi hitzorduak; herritarrek santutegia ikuspegi artistikotik nahiz espiritualetik ezagutzeko aukera izango dute. 

Osteguneko bisita euskaraz izango da, eta zapatukoan, berriz, gaztelaniaz emango dituzte azalpenak. Bietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp mezua bidalita edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera mezua idatzita.

Bi bisitak 11:00etan hasiko dira, Loiolako zabalgunearen parean dagoen Turismo Bulegoaren aurretik. Ordu eta erdiko saioak izango dira, eta Santutegiaren barruko Etxe Santuko sarrera ordaindu beharko dute parte hartzaileek: hiru euro jubilatuek, eta lau euro, gainerakoek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide