Zabaldu dute Foru Ibilbideko errepidea

Julene Frantzesena

Bi auto Foru Ibilbidean.

Jaiak bukatuta eta desmuntatze lanak gauzatuta, ibilgailuentzat zabalik da berriro Artzubia eta Zelai Luze arteko errepidea. Autobusak bihar itzuliko dira ohiko ibilbidera.

Jaiak bukatuta eta desmuntatze lan gehientsuenak eginda, gaur eguerdian zabaldu dute Foru Ibilbideko errepidea. Ondorioz, ibilgailuek atzera badute Artzubitik Zelai Luzera joateko aukera.

Dena den, autobusak bihar arte ez dira itzuliko ohiko ibilbidera. Gaur arratsaldean eta gauean ere saihesbidearen alboan geldituko dira; bihartik izango dira berriro martxan Julian Elortza kaleko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren alboko autobus geltokiak.

Santio bezperan itxi zuten errepide hori, jaietako azpiegiturak muntatzeko; izan ere, Astotegian egin zuten Santio Eguneko animalien erakusketa. Gainera, saninazioetan Azoka Plazaren atzealdean izan da txosnagunea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide