Alberdienea pareko errepidea itxita izango da gaur eta bihar, ur hoditeriako matxura konpontzeko

Julene Frantzesena

Alberdienea eta Bustinzuriko Errebala arteko errepidea.

Duela egun batzuk izan zen matxura Artetxe hotelaren inguruko ur hoditerian. Konponketa lanak tarteko, gaur eta bihar ibilgailuentzat itxita izango da Alberdienea eta Bustinzuriko Errebala arteko errepidea.

Duela egun batzuk Artetxe hotela zenaren eraikinaren inguruko ur hoditerian izandako matxura konpontzeko lanak hasiko ditu gaur (08:30ean) Gipuzkoako Urakek. Hori dela eta, gaur eta bihar Alberdienea paretik Bustinzuriko Errebalera doan errepidea itxita izango da ibilgailuentzat; lur azpiko aparkalekura soilik sartu ahal izango dute ibilgailuek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide