Donostiako Musika Hamabostaldiko emanaldiak herritar ugari eraman ditu Loiolako basilikara

Julene Frantzesena

Saskia Rouges organistak eta Francisco Gil adar ingeles jotzaileak eskaini zuten emanaldia, dozenaka herritarren aurrean. Donostiako 87. Musika Hamabostaldiaren barruko emanaldia izan zen atzokoa.

Donostiako 87. Musika Hamabostaldiaren barruko emanaldi bat izan zen atzo Loiolako basilikan, eta kontzertuak herritar ugari erakarri zituen santutegira. Saskia Rouges organista eta Francisco Gil adar ingeles jotzailea izan ziren protagonistak, eta haiek biek eskainitako askotariko doinuez gozatu ahal izan zuten Loiolara joandako dozenaka herritarrek. Besteren artean, Sibelius, Andree, Breilh-Decruck, Smith-Price, Sowerby eta beste hainbat konpositoreren doinuak jo zituzten.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide