Ezkuztako zubiko lanak bukatzeko, semaforoa jarri dute berriro

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 10a

Zubia lanerako prestatuta. (Julene Frantzesena)

Gaur hasi dira zubia birgaitzea bukatzeko falta diren lanak egiten, eta ondorioz, trafikoa txandaka bideratuko dute datozen egunetan. Sei hilabetetik gora beharrean jardun ostean, joan zen uztailaren 30ean zabaldu zuten behin-behinean zubia.

Ezkuztako zubiaren lanak bukatu zituzten behin-behinean saninazio bezperan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak orduan aurreratu zuen gisan, "lan bat edo beste egiteko" atzera semaforoa jarri dute gaur. Ondorioz, trafikoa txandaka bideratuko dute datozen egunetan, lan horiek bukatu bitartean. 

Sei hilabetetik gora jardun dute GI-631 errepideko Urola ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko lanetan, eta uztailaren hondarrean lanak guztiz bukatu gabe, baina zabaldu egin zuten zubia. Ordutik gaur arte bi noranzkoetan trabarik gabe igaro ahal izan dute ibilgailuek zubia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide