Duchenne Familia Mugimendua elkarteak antolatuta, gaixotasun hori eta arantza bifidoa duten hamazazpi gazte Loiolako aterpetxean daude udalekuetan, eta horren barruan, Oñatzera irteera egin dute gaur goizean. Hasiera batean, aterpetxetik bertatik ziren joatekoak Oñatzera, baina eguraldi kaskarra dela-eta, autoan joan dira Oñatzeraino 10:30 aldera.
Beraiek iritsi baino lehenago, ordea, elkarteko kide nahiz boluntarioak txangoa egin ahal izateko aulki mugikorrak prestatzen aritu dira, baita horiek gidatuko zituzten pertsonei azalpenak ematen ere. Halaber, inguruan zeuden bestelako boluntario nahiz mendizaleak, gehienak kamiseta gorria jantzita, gaixotasun hori dutenei babesa adierazteko modu gisan.
Oñatzera igotzen diren lehen aldia da aurtengoa, aurreko bi urteetan Xoxotera joan baitziren elkarteko kideak. Gaurkoan lagun izan dituzte Con Otro Sentido, Arrastrasillas, Pandedrave, Montes Solidarios eta Naturaleza Viva elkarteetako kideak. Udalekuek Loiolako aterpean jarraituko dute hilaren 19ra arte.