Zirkulazioa bere onera itzuli da Ezkuztako zubian

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 16a

Ezkuztako zubia irekita. (Mireia Galarza)

Zubia egonkortzeko lanak bukatzen aritu dira egunotan beharginak, eta jada kendu dute trafikoa txandaka zuzentzeko jarritako semaforoa. Ibilgailuek bi noranzkoetan trabarik gabe igaro dezakete zubia.

Zirkulazioa bere onera itzuli da Ezkuztako zubian. Zubia egonkortzeko lanak bukatzen aritu dira egunotan beharginak, baina jada bukatu dituzte lanak, eta kendu dute trafikoa txandaka zuzentzeko jarritako semaforoa. Ondorioz, ibilgailuek bi noranzkoetan trabarik gabe igaro dezakete zubia.

Saninazio bezperan bukatu zituzten lanak behin-behinean, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak orduan aurreratu zuen lan batzuk egiteke geratu zitzaizkiela. Horiexek egiten aritu dira joan zen abuztuaren 10az geroztik, eta bukatu dituzte dagoeneko. Sei hilabetetik gora jardun dute GI-631 errepideko Urola ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko lanetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide