Oporren ostean, Udal Liburutegia zabalik da berriro

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 19a

Udal Liburutegia kokatuta dagoen Enparan Dorretxea. (Julene Frantzesena)

Udako ordutegiarekin zabaldu ditu atzera ateak; astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da irekita. Irailaren 1ean itzuliko da liburutegi zerbitzua ohiko ordutegira. 

Abuztuko aurreneko hamabostaldian itxita egon da Azpeitiko Udal Liburutegia, oporrengatik, baina berriro zabaldu ditu ateak. Hilaren 31ra arte, baina, udako ordutegia izango du; hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da irekita. Astegun arratsaldeetan eta asteburuetan ez dute zabalduko. Irailaren 1etik aurrera izango du ohiko ordutegia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide