Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak bi bidaia egin zituen pasa den asteburuan, hilaren 15a jai eguna zelako. Asteburu honetan, baina, berriro hiru aldiz egingo du trenak museoaren eta Lasao auzoaren arteko 4,5 kilometroko joan-etorria. Larunbatean 12:00etan eta 17:30ean egin du trenak bidaia, eta igandean, berriz, 12:00etan.
Abuztuan ohi baino irteera gehiago egiten ari dira Burdinbidearen Euskal Museoko trenak, asteburuetan ez ezik, astegunetan ere joan-etorria trenez egiteko aukera baitago. Diesel trakzio trenak dabiltza martxan abuztuko astegunetan; asteartetik ostiralera, 12:00etan eta 17:30ean ateratzen dira tren horiek museoko geltokitik.
Burdinbidearen Euskal Museoa asteartetik igandera izaten da irekita: asteartetik larunbatera, 10.30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, eta igandeetan eta jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara. Bisitariek Europako tren bildumarik onenetarikoa ikusteko aukera dute museoan, baita makina erreminta multzo osatuenetakoa ere.