Larrialdi klimatikoari buruzko 'escape' jolasa, Ekoetxearen asteburuko ekintza

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 21a

Hainbat lagun 'Terminus' escape jolasean. (Azpeitiko Ekoetxea)

Terminus, abentura eta hausnarketa uztartuko dituen escape box jolasaz gozatzeko aukera izango dute asteburuan Ekoetxera bertaratzen direnek. Larrialdi klimatikoaren aurrean aldaketek zer garrantzia duten landuko dute partaideek, jolas bidez. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da. 

Klima aldaketari buruz hausnartzeko eta ohitura jasangarriagoak sustatzeko ekintza izango da bihar eta etzi Azpeitiko Ekoetxean. Terminus izenpean, aldaketaren escape jolasa egingo dute parte hartzaileek, larrialdi klimatikoaren aurrean aldaketek zer garrantzia duten landuz. Bi egunetan 10:00etatik 12:30era egingo dute jolasa.

Jarduera gazteei eta helduei zuzenduta dago, eta 12 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Esperientzia euskaraz izango da, eta doakoa; aurretik, baina, izena eman beharko da Ekoetxearen webgunean

Jardueraz betetako hilabetearen ondotik, abuztuaren 29an egingo dute hileko azken esperientzia Ekoetxean. Egun horretan animalia basatien arrastoen atzetik ibiliko dira hala nahi duten herritarrak Ekoetxean kokatuta dagoen Egibar etxean eta haren atarian. Familiei zuzendutako hitzordua 10:30erako jarri dute, eta aurrez izena eman daiteke honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide