Astelehenean irekiko dute Ilunpe pilota elkartean izena edota baja emateko epea

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 22a

Ilunpeko pilotariak, Izarraitzen. (Andoni Elduaien)

Pilotan izena edota baja emateko epea irailaren 13ra bitartekoa izango da. Entrenamenduak, berriz, irailaren 7ko astean hasiko dituzte Ilunpe pilota elkartekoek.

Astelehenean, abuztuak 24, irekiko du Ilunpe pilota elkarteak pilotan izena edo baja eman nahi dutenentzako epea. Pilotan izena eman nahi duenak irailaren 13ra bitartean lotura honetan sartu eta bertan eskatzen diren datuak bete beharko ditu. Baja eman nahi duenak, berriz, irailaren 13a baino lehen mezua idatzi beharko du hurrengo telefonora: 689 66 50 42.

Dagoeneko izena emanda dauden pilotariek, baja ematen ez duten bitartean, Ilunpe pilota klubean jarraituko dute, eta ez dute berriro izena eman beharrik. Hala ere, Ilunpek eskertuko luke datuetan aldaketaren bat balego lehenbailehen Ilunpeko telefono zenbakira idatziz abisua ematea.

Irailaren 7tik entrenamenduak

Entrenamenduak irailaren 7ko astean hasiko dituzte Ilunpekoek, maila bakoitzari dagokion orduan eta egunean. Pilota entrenamenduen eta kuoten informazio guztia honako loturan daude zehaztuta. 

Edozein zalantza galdetzeko 689 66 50 42 telefono zenbakira edota ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora jo daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide