Loiolara eta Bakardadeko kaperara bisita gidatuak egingo dituzte aste honetan

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 24a

Bakardadeko kaperan bisita gidatu bat. (Guka)

Loiolako Santutegira eta Bakardadeko kaperara bina bisita gidatu antolatu ditu Urola Turismoak. Asteazkenean eta ostegunean izango dira Loiolako bisitak; larunbatean eta igandean, berriz, Bakardadeko kaperako bisitak. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. 

Urola Turismoak Loiolako Santutegia eta Bakardadeko kapera ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu aste honetarako. Asteazkenean eta ostegunean izango dira Loiolako Santutegiko bisitak; aldiz, larunbatean eta igandean Bakardadeko kaperakoak.

Aurreko asteetan bezala, herritarrek Loiolako Santutegia ikuspegi artistikotik ez ezik, ikuspegi espiritualetik ere ezagutu ahal izango dute. Bi egunetan 11:00etan elkartuko dira partaideak eta gidari lanak egingo dituen kidea, Loiolako zabalgunearen parean dagoen Turismo Bulegoaren aurrean. Ordu eta erdiko saioak izango da, eta Santutegiaren barruko Etxe Santuko sarrera ordaindu beharko dute parte hartzaileek: hiru euro jubilatuek, eta lau euro, gainerakoek. Loiolako asteazkeneko bisitan gaztelaniaz emango dituzte azalpenak; ostegunekoan, berriz, euskaraz. 

Bakardadeko kapera ezagutu nahi dutenek, berriz, bi egunetan 11:00etan Azpeitiko parrokia aurrera azaldu beharko dute. Larunbateko bisita euskaraz izango da; igandekoa, berriz, gaztelaniaz. Saio bakoitzean ordubeteko bisita egingo dute parte hartzaileek, eta kaperaren bisitetan parte hartzea doakoa izango da, nahiz eta aurrez izena eman beharko den. 

Bisita guztietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp mezua bidalita edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera mezua idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide