Goenako garbitokia ez da erabilgarri egongo bihar goizean

Aitziber Arzallus

Goenako autoen garbitokia. (Gipuzkoako Ur Kontsortzioa)

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak lan batzuk egin behar ditu gune horretan, eta horretarako, ura moztu beharko du. Arratsalderako atzera erabilgarri egongo da garbitokia.

Bihar, osteguna, Goenan dagoen autoen garbitokia ez da erabilgarri egongo goiz partean. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi du gune hori egokitzeko obra txiki batzuk egin behar dituela, eta horretarako, ura moztu beharko duela. Lanak ordu batzuetan bukatzea aurreikusten du erakundeak, eta arratsalderako gunea atzera erabiltzeko moduan izatea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide