Udal Euskaltegiak asteartean irekiko du euskara ikastaroetarako matrikula epea

Nerea Uranga

Azpeitiko Udal Euskaltegirako sarrera. (Mailo Oiarzabal)

Irailaren 25era artekoa da Azpeitiko Udal Euskaltegian izena emateko epea. Euskara ikasi edota maila hobetu nahi dutenentzat eskaintza zabala prestatu du euskaltegiak, ikasleei egokitutako ordutegiekin eta online ikasteko aukerarekin.

Azpeitiko Udal Euskaltegian prest dira 2026-2027 ikasturtea hasteko, eta datorren asteartean, irailaren 1ean, zabalduko dute matrikula egiteko epea. Aurten ere, euskara ikasi edo maila hobetu nahi dutenentzat eskaintza zabala prestatu du euskaltegiak: "Euskaldunentzat, erdaldunentzat, etorkinentzat, gurasoentzat, administrazioko langileentzat, irakasleentzat, osasun arloan edota zaintza lanetan ari direnentzat, ostalaritzako langileentzat... Baita mintzapraktika taldeetan aritu nahi dutenentzat ere". Maila guztietako tituluak prestatzeko ikastaroak antolatu ditu, hala nola A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako tituluak. Goiz, arratsalde zein gaueko ordutegietan emango dituzte eskolak euskaltegian, eta horrez gain, online ikasteko aukera ere eskainiko dute.

Euskaltegiko ikastaroetarako matrikula egiteko epea irailaren 25era artekoa da, eta hori Azpeitiko Udal Euskaltegian egin behar da (Perez Arregi plaza 1-1, sarrera Enparan kale aldetik du) honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara bitartean. Informazioa jasotzeko 943-81 19 47 telefono zenbakira deitu daiteke edota euskaltegia@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi.

Beka sistema

Udal Euskaltegiak aurten ere nabarmendu du beka sistemari esker "dohainik ikasteko erraztasunak" eskainiko dituztela, eta langabetuek doan ikasteko aukera izango dutela. Laguntza horien inguruko informazioa euskaltegian bertan eskuratu dezakete interesa dutenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide