Sarek azken ostiraleko elkarretaratzerik ez du egingo abuztuan

Nerea Uranga

Hainbat lagun euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratze batean.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko azken ostiraletako elkarretaratzerik ez du egingo bihar Azpeitiko Sarek. Azken ostiraletako hurrengo bilkura irailaren 25ean egingo dute.

Hilero azken ostiraletan euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzera deitzen du Sarek. Abuztukoa ez dute egingo. Azken ostiraletako hurrengo elkarretaratzea irailaren 25ean egingo dutela iragarri dute, 19:00etan, herriko plazan..

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide