Aurrera doaz Garmendipeko goiko futbol zelaia berritzeko lanak

Nerea Uranga

Garmendipeko goiko futbol zelaian belarra aldatzeko lanak. (Nerea Uranga)

Garmendipeko goiko futbol zelaiko belarra aldatzen eta ekipamendu osagarriak berritzen ari da egunotan Azpeitiko Udala. Lanak gaztetxoen futbol denboraldia hasterako bukatu nahi dituzte.

Joan den asteartean, hilaren 25ean, hasi zituen udalak Garmendipeko goiko futbol zelaia berritzeko lanak. Dagoeneko, belar zaharra kendu dute eta berria jartzeko tokia atonduta dute. Belarra aldatzeaz gainera, ekipamendu osagarriak ere berrituko dituzte. Lanak bukatu bitartean goiko futbol zelaia ez da erabilgarri izango. Udalak adierazi du gaztetxoen futbol denboraldia hasterako bukatu nahi dituztela goiko futbol zelaia berritzeko lanak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide