Ireki dute Arte eta Diseinu Ikastegiko tailerretan izena emateko epea

Nerea Uranga 2026ko abuztuaren 30a

Arte eta Diseinu Ikastegikoek aurreko ikasturtean egindako lanen erakusketa. (Nerea Uranga)

Haurrentzako, gazteentzako nahiz helduentzako sormen tailerrak antolatu dituzte, pintura, zeramika nahiz egurra lantzeko. Irailaren 7an hasiko dutem ikasturtea, baina dagoeneko antolatutako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Arte eta Diseinu Ikastegiak (ADI) 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea. Ikasturte berrian, umeei eta gaztetxoei zuzendutako marrazketa eta eskulan tailerra nahiz helduentzat pintura, zeramika eta egurrean tailuak egiteko tailerrak eskainiko dituzte.

Sormena lantzeko tailerrean 4 eta 12 urte arteko umeek eman dezakete izena, eta saioak astelehenetik ostegunera izango dira, 17:15etik 18:30era. Helduentzako pintura tailerrak ere astelehenetik ostegunera emango dituzte, 15:30etik 17:00etara. Egur tailu tailerra, berriz, 18:30etik 20:00etara izango da, astelehenetik ostegunera hau ere. Horiez gain, zeramikako klaseak eta buztina lantzen ikasteko tailerrak eskainiko dituzte Arte eta Diseinu eskolan, ikasturtean zehar.

Ikastaroak irailaren 7an hasiko dituzte, baina izena emateko epea irekita dago. Horretarako, interesa duten herritarrek Arte eta Diseinu Ikastegira (Jose Artetxe kaleko 3. zenbakian) jo dezakete, artetadiseinu@gmail.com helbidera idatzi edo 688 751 887 zein 943-81 28 08 telefono zenbakietara deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide