Beste txapel bat jantzi dute Jone Arriaranek eta German Aranburuk

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 28a

Jone Arriaran eta German Aranburu Elgoibarren, txapela jantzita. (Utzitakoa)

Dantza solte txapelketa joakatu zuten atzo Elgoibarren, hango festen egitarauaren barruan. Zortzi bikotek parte hartu zuten lehian, eta, beste behin, Azpeitiko bikotea izan zen nagusi. 

Elgoibarko 88. Dantza Solte Txapelketa irabazi dute Jone Arriaran eta German Aranburu dantzari azpeitiarrek. Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten dantza txapelketa atzo, osteguna, San Bartolome jaien egitarauaren barruan, eta Azpeitiko bikotea beste txapel batekin itzuli zen etxera. 

Orotara zortzi bikotek parte hartu zuten lehian, eta irabazleez gain, tartean izan ziren Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru, Elene Astiazaran eta Oier Arriaran, Iara Sustaeta eta Ane Lazarobaster eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala Azpeitiko bikote dantzariak ere. Hain zuzen, Aizpuruk eta Zabalak hirugarren postua erdietsi zuten txapelketan. Bigarren postua, berriz, Onditz Esnaola lizartzarrarentzat (Gipuzkoa) eta Gorka Granado sopelarrarentzat (Bizkaia) izan zen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide