Iraileko lehen astearekin ekingo dio ikasturte berriari Kodaore judo klubak. Hain zuzen ere, datorren ostegunean, irailaren 3an, emango dituzte lehen eskolak Kodaorekoek, udal kiroldegian, eta hortik aurrera, astearte eta ostegunetan jarraituko dute han saioak egiten.
Aurreko sasoiko ordutegiak eta adin multzoak bere horretan mantenduko ditu herriko judo klubak 2026-2027 ikasturtean ere. Horrela, 17:30etik 18:30era izango da 5 eta 7 urte arteko haurren txanda, 18:30etik 19:30era 8 eta 12 urte artekoena, eta 19:30etik 21:00etara 12 urtetik gorakoena.
Judo ikastaroen eta Kodaoreren jardueren gaineko informazioa jaso edota zalantzaren bat argitu nahi dutenek, 625 70 87 85 telefono zenbakira dei dezakete.