Animalia basatien aztarnen bila aritu dira Ekoetxean

Maialen Etxaniz

Arrastoetatik abiatuta animaliak identifikatzen ikasi zuten Ekoetxera bertaratutakoek hainbat jardueren bidez.

Animalia basatien aztarnen bila aritu ziren atzo Azpeitiko Ekoetxean. Arrastoetatik abiatuta animaliak identifikatzen ikasi zuten Ekoetxera bertaratutakoek, hezitzaileen azalpenak entzunda. Horrez gain, Ekoetxearen inguruak behatuz, seinaleak interpretatuz eta erabakiak hartuta, txikiak edo kaltegabeak diruditen ekintzek oreka naturala nola alda dezaketen ikusteko parada izan zuten.

Hurrengo hitzordua, Sakonan

Aste honetakoa eginda, irailaren 5ean jarraituko dute Ekoetxeak antolatutako ekintzek. Egun horretan, elikagaien atzean ezkutatzen diren istorioak ezagutzeko aukera izango dute jarduerara animatzen direnek. Horretarako, Sakona-Komuntzo Etxalde Ekologikoa ezagutuko dute eta jarduera borobiltzeko mokadua egiteko tartea hartuko dute Elikagunean.

Zaporeek badituzte istorioak izeneko jardueran parte hartzeko izen-ematea irekita dago jada. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide