YK Ridersek hirugarren enduro martxa antolatu du urriaren 10erako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Urriaren 7ra arte eman ahal izango da izena honako lotura honetan, eta partaide bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.
08:30erako jarri dute hitzordua Izarrazko Atea parkearen ondo skate parkean, eta ordu erdira, 09:00etan, ekingo diote martxari. Bi ibilbide izango dituzte aukeran parte hartzaileek: luzean 36 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eta 1.799 metroko desnibela izango du martxak; motzean 26,9 kilometroko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek, eta 1.325 metroko desnibela izango du. Probaren ondoren, bazkaria eta zozketak egingo dituzte.