Urriko bigarren eta hirugarren asteburuan egingo du ISBk Garagardo Azoka

Andoni Elduaien 2026ko irailaren 1a

Hainbat lagun, iazko Garagardo Azokan. (Julene Frantzesena)

Azpeitiko Azoka Plazan egingo dute azoka. Lehen asteburua urriaren 9an, 10ean eta 11n ospatuko dute, eta bigarrena, urriaren 16an eta 17an. 

Iraurgi Saskibaloiak urriko bigarren eta hirugarren asteburuan egingo du Garagardo Azoka, Azpeitian. Aurten, hamaseigarren aldiz egingo dute azoka hori, eta Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi taldeak iragarri ditu datak: urriaren 9an, 10ean eta 11n ospatuko dute azokaren lehen asteburua, eta urriaren 16an eta 17an, bigarrena. 

Azken urteetan bezala, Azpeitiko Azoka Plazan jarriko dute azoka, eta garagardoaz gain, txerri ukondo eta saltxitxak eskainiko dituzte jateko. Gainera, musika emanaldiak eta disko jartzaileen saioak ere izango dira. Nolanahi ere, ISBk jakinarazi du aurrerago emango dutela egitarau osoaren berri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide