Salgai daude Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen 'Zerua lapurtu dute' ikuskizunerako sarrerak

Andoni Elduaien 2026ko irailaren 1a

Pailazoak, Azkoitian eskainitako ikuskizunean. (Julene Frantzesena)

Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu daitezke Katxiporreta kooperatibako pailazoen ikuskizunerako sarrerak. 12 euroan ari dira saltzen. 

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Zerua lapurtu dute familia ikuskizuna aurkeztuko dute urriaren 4an, igandez, Azpeitiko Soreasu antzokian. Egun horretan, 11:30ean izango da Katxiporreta kooperatibako pailazoen emanaldia, eta Kulturaz kooperatibak saltzen ditu sarrerak. 12 euroko prezioa dute sarrerek, eta honako lotura honetan eskuratu daitezke. 

Zerua lapurtu dute ikuskizunean, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta azalduko dira oholtza gainetik izarrik ikusten ez dutelako. "Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute?", galdetuko dute haiek. Orduan, Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatuko dira izarren bila, unibertsoaren sekretuak ezagutzera eta urrunera begiratuz barrura begiratzera. Gutxi gorabehera, ordu eta hamar minutu iraungo du pailazoen ikuskizunak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide