Tiroketa bat izan da Artzubia hiribidean, Garmendipe futbol zelaiaren eta zezen plazaren arteko biribilgunean, 20:15 inguruan. Ertzaintzak hedabide honi baieztatu dio pertsona batek suzko arma batekin tirokatu duela beste pertsona bat, eta ihes egin duela tiroketa gauzatu duenak.
Lekukoen testigantzaren arabera, auto batek beste bat jo du atzetik aurrena, eta, ondoren, tirokatu egin du kolpatutako autoaren barruan zihoan gizona. Gukak baieztatu ahal izan duenez, larrialdi zerbitzuak hura suspertzen saiatu dira, baina hil egin da.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du zer gertatu den argitzeko, eta une honetan (21:15) ihes egindako pertsonaren bila ari da.
Informazio gehiago izan ahala, albistea eguneratuko du Gukak.