Melokotoi poteak, palankanak, harategirako bonuak eta gisa horretako ehunka sari ez ezik, sari handiagoak ere banatu zituen Gukak tonbolan, eta hura ixterakoan, baita zozketa egin ere, hiru sari potolo banatzeko.
Hiru horietatik bi sari banatu ditu jada Gukak, zehazki, lehenengo saria, Softekinek emandako ordenagailu eramangarria eta hirugarren saria, asteburu pasa Azulmarinoren eskutik.
Beraz, bigarren sariak, Halconek emandako asteburupasak, ez du oraindik irabazlerik. Zenbaki saritua duenak hilaren 15a izango du saria jasotzeko azken eguna. Azalduko ez balitz, hilaren 15etik 30era ordezko zenbakia duenak jaso ahal izango du saria.
2. saria: asteburu pasa, Halconen eskutik
- Zenbaki saritua: 18.675
- Ordezkoa: 10.309
Saria Azpeitia Gukaren bulegoan jaso ahal izango da, Dinamoa sormen guneko lehen solairuan.